Glifing irakurketan trebatzeko metodo bat da, denbora gutxian irakurtzeko abiadura eta ulermena hobetzen dituena, bideojokoen bidez.
Gainera, haurren garapen emozionalari laguntzen dio, arrakasta akademikoa lortzeko faktore garrantzitsuenetako bat baita.
Bere formatu ludikoari esker, irakurtzen ikastea dibertimendu hutsa bihurtzen da.
Glifing proba baten bidez (adituek diseinatua eta unibertsitate, ospitale, institutu neurologiko eta abarretan erabilia) abiadura, zehaztasuna eta ulermena ebaluatzen ditugu, eta gure ikasleen irakurle-profila lortzen dugu.
Irakurketaren automatizazio-mailaren adierazleak irakurketaren abiadura eta doitasuna dira.
Automatizazioa beharrezkoa da ondo ulertzeko.
Programa automatikoki komunikatzen da on-line plataformarekin.
Plataformak ebaluazioaren datuak prozesatzen ditu, eta Glifing baremoekin alderatzen ditu, haurraren mailaren eta adinaren arabera (baremoak lagin zabal eta lokal batekin egiten dira, eta Bartzelonako Unibertsitateko Psikologia Fakultateko lantalde batek aztertzen ditu).
Horri esker, berehala lortzen dugu haurraren irakurketa-mailari buruzko informazio zehatza.
Glifing metodoak entrenamendu-saio ugari ditu, haur bakoitzaren beharren araberakoak.
Plataforman bildutako eta prozesatutako datuekin, banakako entrenamendu-plana diseina dezakegu, haurrak behar duen tokian eragiteko.
Entrenamenduaren aurrerapena ere automatikoki erregistratzen du plataformak, guk uneoro egokitu ahal izateko.
Entrenamendua edozein lekutan, ordenagailu, tablet edo iPad-ekin.
20 minutu egunean. 4 egun astean.
Norberaren ikaskuntzaren erritmora egokitua.
Banakako jarraipena eta etengabeko aholkularitza.
Irakurtzeko abiaduraren eta ulermenaren hobekuntza
Errendimendu akademikoa hobetzen du
Autoestimuaren hobekuntza
Autoestimua hobetuta, norberaren ikaskuntzaren gaitasunaren eta kontrolaren pertzepzioa handitzen da. Hartara, irakurtzeko eta, oro har, eskolako lanak egiteko jarrera hobetzen du, eta zuzeneko eragina du entrenatuaren segurtasunean, konfiantzan eta errendimendu akademikoan.

GlifingGo diseinatuta dago irakurtzeko adinean dauden (Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 3.era) haur guztiek autonomia lor dezaten, abiaduran eta ulerkortasunean, jolastuz.
Funtzio betearazleak lantzeko diseinatutako entrenamendua:

GlifingPro irakurketa-entrenamenduaren modalitate bat da, eta irakurketa ikasteko zailtasunak dituzten haurrei zuzenduta dago, adin-mugarik gabe. Aldagaiak ebaluatu eta lantzen dira: abiadura, ulermena eta irakurketaren zehaztasuna.

Gliffish ingelesa atzerriko hizkuntza gisa ikasteko metodo integrala da.
Metodoak ingelesaren fonetikaren azterketa sistematikoa jasotzen du. Jarraibide esplizitua, egituratua eta metagarria da. Hizkuntzaren egitura modu sistematikoan, ordenatuan eta sekuentzialean erakustea da helburua.