Haurren garapenari buruzko informaziorik eza da kezkaren eta gatazkaren arrazoi nagusietako bat, eta diagnostiko-akats askoren erantzule ere bada. Gehienetan haurrek ez dute portaera arazorik izaten, ez dute “x” asaldurarik, ez eta zailtasun berezirik ere. Adinari eta heldutasunari dagokien bezala jokatzen dute, besterik gabe.
Gabinetetik prestakuntza eta aholkularitza eskaintzen diegu gurasoei eta profesionalei, denon artean haurtzaroari buruzko ikuspegia aldatzen eta hezkuntza eta hazkuntza hobetzen lagunduko diguten hainbat gairi buruz.